Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pluton

Astr. Eguzki sistemako bederatzigarren planeta. 1930ean aurkitu zuen C. Tombaugh astronomoak. Eguzki sistemako planetarik urrunena –batez beste Eguzkitik 5.913 milioi km-ra dago– eta txikiena da (2.200 km-ko diametroa). Eremuz Ilargiaren bi heren besterik ez da, eta ardatzaren inguruan bira emateko 6 egun, 9 ordu eta eta 18 minutu behar ditu, eta Eguzkiaren inguruko orbita 248 urtean egiten du. Denbora luzez handiagoa zela uste izan da harik eta, 1978an egindako behaketen ondorioz, astronomoak Plutonekin batera satelite bat ikusten zutela konturatu ziren arte; satelite hau Karonte deitua izan da, Plutonetik 19.000 km-ra dago eta bolumenez planetaren erdia da. Bere dentsitate apalagatik (0,5-0,9 g/cm3), astronomo askoren ustez metano solidoa bide da planetaren osagai nagusia. 1989an Voyager II espazio zundak hiru uztai aurkitu zituen Plutonen inguruan. Plutonen ezaugarriak eta gainerako planetenak hain desberdinak izanik, bere orbitatik irten den Neptunoren satelitea dela pentsatu izan da.