Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pleomorfismo

iz. Biol. Organismo batzuek inguruneko baldintzak aldatzen direnean izaten dituzten aldaketa morfologikoen multzoa. Pleomorfismoa duten organismo gehienen ezaugarri orokor edo oinarrizkoenak aldagabe irauten badute ere, pleomorfismoaren ondorioz zaila izaten da zenbait organismo ezagutu eta sailkatzea. Garrantzi handiko gertaera da, mikroorganismoetan adibidez.