Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Plazaolako trena

1914-1953 bitartean Donostia eta Iruñea artean izan zen trena. Donostia-Amara, Añorga, Lasarte, Andoain, Oilogi, Ameraun, Plazaola, Areso, Leitza, Huizi, Lekunberri, Latasa, Irurtzun, Gulina, Sarasa, Aizoain eta Iruñean zituen geltokiak. Autobusak ezarri zituztenean (Roncalesa, besteak beste) hasi zen bidaiariak galtzen, eta 1953ko uholdeen galeren ondorioz desagertu zen.