Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Planudes, Maximus

(Jaiotza izenez Manuel Planudes). Bizantziar idazlea eta irakasle ortodoxoa (Nikomedia, 1260 - Nikomedia, 1310). Enbaxadore izan zen Venezian. Teologia eztabaida biziak sortu zituen Bizantzioko eta Erromako elizen artean. Eliza latinoaren aurkako idazkiak argitaratzeaz gainera, grekora itzuli zituen latinez idatzitako obra ugari. Bi bilduma garrantzitsu argitaratu zituen: Greziako antologia (zazpi liburuki) eta Esoporen alegiak.