Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

plaketa

iz. Biol. Arrautza edo zirkulu formako zelula txikia, odolaren osagai nagusietako bat. Plaketek 1,5-2 µ-ko diametroa dute eta zapalak izaten dira; sodio, potasio eta kaltzioa dituzte osagai nagusiak, baina gluzidoak, fosfolipidoak eta beste zenbait gai ere izaten dituzte. Hemorragiak galarazten dituzte eta hemostasian eta odolaren gatzatzean parte hartzen dute. Odol mm3-ko 250.000 plaketa izaten dira gutxi gorabehera.