Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Plaa, Gabriel Leon

Estatubatuar toxikologoa (San Francisco, 1935). Kaliforniako Unibertsitatean egin zituen ikasketak; Berkeleyn eskuratu zuen lizentzia 1952. urtean, eta San Franciscon doktoregoa 1958an. Ikasketak amaitu ondoren Kanadara aldatu zen, eta Montréalgo Unibertsitateko irakaslea izan zen; besteak beste, farmakologia sailaren lehendakari eta medikuntza fakultateko errektoreorde izan zen. Gaur egun Montréalgo toxikologia ikerkuntzarako zentro bateko zuzendaria da. Plaak gibeleko zelulen inguruko lanak egin ditu batez ere, zelula horien suntsiketari buruzkoak nagusiki. Hainbat sari irabazi ditu bere lanarengatik, adibidez Thienes eta Lehman sariak, 1977. urtean, Henderson saria, handik bi urtera, etab.