Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pizarro, Juan

Espainiar konkistatzailea (Trujillo, 1505 - Cuzco, 1536). Francisco Pizarrok Perura eraman zuen. Almagrorekin eta Belalcázar-ekin batera Peruko hainbat lurralde konkistatu zituen. 1535ean Cuzcoko gobernari izan zen. Bera indiar matxinada bat zapaltzera joan zen bitartean, Manko Kapak Cuzcoz jabetu zen; hiria berriro eskuratu nahian borrokan ari zela hil zen.