Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pithou, Pierre

Frantses legegilea eta idazlea (Troyes, 1539 - Nogent-sur-Seine, 1596). Kalbinista zen eta Basileara egin behar izan zuen ihes 1568an. Frantziara itzulitakoan katoliko bihurtu zen, ordea, eta eliza galikanoko buruzagi izan zen. Obra nagusiak: Satire Ménippée (1594) eta Recueil des libertés de l’Eglise gallicane (1594).