Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pirogalol

iz. Kim. Bentzenoaren egituran elkarren ondoan dauden hiru hidrogeno atomo hiru talde hidroxiloz ordezkatzean eratzen den kristal erako gai organiko solidoa [C6H3(OH)3]. 1,2,3-trihidroxibentzenoa. Kolore zuri distiratsua du, baina airean eta argitan berehala hartzen du kolore grisa. Pozoitsua da. Oso ondo urtzen da uretan, alkoholetan eta eterrean, eta nekezago beste disolbatzaile organiko batzuetan. Erreduzitzaile ahaltsua da. Azido galikoa eta ura presiopean berotuz lortzen da. Erabilera ugari ditu: argazkigintzan errebelatzaile gisa, metal pisuen disoluzio koloidalak egiteko, larruari kolorea emateko, olio labaingarrien oxidazioa galarazteko, antimonioaren eta bismutoaren erreaktibo gisa eta abar.