Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Piqué Camps, Josep

Espainiar politikaria (Vilanova i La Geltrú, 1955). Ekonomia eta enpresa zientzietako eta zuzenbideko lizentziaduna da; Bartzelonako Unibertsitatean eskuratu zuen ekonomiako doktoregoa eta Sari Berezia eman zioten bertan. 1986-1988 bitartean Kataluniako gobernuaren Industriako zuzendari orokorra izan zen, eta kargu hura utzi ondoren administrazioko lanetatik aldenduta zenbait urte eman ondoren (Ercros enpresako zuzendari izan zen 1992tik 1996ra, eta bere lanari esker libratu zen enpresa hura kiebratik), Espainiako lehendakari Aznarren lehen agintaldiko gobernuko Industria eta Energiako ministro izendatu zuten 1996an, gobernuko kide independente gisa. Kargu horretan, bere helburu nagusiak enpresa publikoen berrantolaketa eta zor publikoa murriztea dira. Hainbat lan eman ditu argitara, gehienbat Espainia eta Kataluniako ekonomia politikoaren ingurukoak.