Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pepin IIa

Akitaniako erregea (823 - Senlis, 865). Pepin I.aren semea. 838tik 852. urtea arte izan zen errege. Ludoviko Pio hil ondoren, sortu zen oinordetza gerran Lotarioren alde borrokatu zen Karlos Burusoilaren aurka. Gero, ordea, (845) haren mende jarri zen. 852an, erregetzatik kendu zuten eta normandiarrekin elkartu zen. 864an, atxilotu eta hil arte preso eduki zuten.