Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

piper-belar

iz. Bot. Asklepiadazeoen familiako belar landare iraunkorra, hostoak eta loreak piperraren antzekoak dituena (Vicentoxicum officinale edo hirundinaria). Zain txiki askotako sustraia eta zurtoin luze zuzena izaten ditu. Latex zuri pozoitsu bat du. Izerdia aterarazteko eta gernua eragiteko erabiltzen da bere sustraiez egindako edabea, baina neurrigabe hartuz gero kaltegarria da.