Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pintasilgo, Maria da Lourdes

Portugalgo politikaria (Abrantes, 1930 - Lisboa, 2004). Portugalgo Lehen Ministro izatera iritsi zen lehenengo emakumea. Beste zenbait karguz gainera, Gizarte Gaietarako ministroa eta Gizarte Segurantzako estatu idazkaria ere izan zen. UNESCOren enbaxadore izan zen, eta orobat jardun zuen Nazio Batuen biltzarrean Portugalgo ordezkaritzako kide gisa. Portugaldar emakumeen aldeko lan eskerga egin zuen, Internazonaleko kide gisa, eta Emakumeen Eliza Katolikoaren eta Elizen Kontseilu Ekumenikoaren arteko harremanetarako taldeko kide gisa, eta eragin handia izan zuen bere lanak. Emakumearen estatusaren inguruko ministerioen arteko batzordeko lehendakari ere izan zen. Industria ingeniaritzako ikasketak egin zituen eta Energia Nuklearreko Batzorde Nazionaleko kidea izendatu zuten. Argitara emandako lanen artean azpimarratzekoak ditu The New Feminism-m, To Think the Church Anew eta Roads for Our Joint Effort.