Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pinay, Antoine

Frantses industria gizona eta politikaria (Saint-Symphorien-sur-Coise, Rhône, 1891 - Saint-Charmond, 1994). Larrugintza enpresa bateko zuzendaritzako kidea zen, eta Saint-Chamond hiriko alkatea, 1929. urtetik aurrera. Diputatu izan zen 1936-1938 eta 1945-1958 urteetan eta Obra Publikoetako ministro 1950-1952 bitartean. Legebiltzarreko talde independenteko buruzagi zen eta 9 hilabetez izan zen gobernuburu 1952an. Kanpo Arazoetarako ministro izan zen 1955-1956 urteetan eta 1958. urteko De Gaulleren estatu kolpea bultzatu zuen. Jeneralak Finantza ministro izendatu zuen baina 1960. urtean kargua utzi zuen ekonomia politika berriarekin bat ez zetorrelako. Uko egin zion 1965ean lehendakaritzarako hauteskundeetan hautagai izateari eta hainbat finantza konpainiatako zuzendaritzetan egin zuen lan ondoren.