Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pimen

(Jaiotza izena, Sergei Mijailovitx Izvekov). Errusiar patriarka ortodoxoa (Bogorodski, 1910 - Mosku, 1990). Sobietar Batasunean komunisten totalitarismoaren gainbehera hasi zenean, eta Gorbatxovek aldarrikaturiko perestroika ekimenaren haritik, herriaren diputatuen kongresurako hautatu zuten, errusiar eliza kristau-ortodoxoaren ordezkari gisa. Kargu hartan egon zen bitartean gurtza askatasunaren alde egindako lanarengatik nabarmendu zen; izan ere, etengabe eskatu zuen, harik eta bere lanari esker legeztatu zuten arte.