Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pilon, Germain

Frantses eskultorea (Paris, 1537 - Paris, 1590). Frantziako Errenazimentuko eskultore handientzat hartua da. Hilobiak landu zituen batez ere, molde gotikoetatik barrokoetara bitartekoak erabiliz. Errege gorteko eskultorea izan zen 1568. urtetik aurrera. Marmola eta brontzea landu zituen, besteak beste. Harenak dira Henrike II.ari eta Katalina Mediciri eginiko hilobi brontzezkoa (1563-1570, Saint-Denis elizan, Paris) eta marmolezko monumentu asko.