Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pezizal

izond. Bot. Askomizetoen klaseko izen bereko ordenako perretxikoez esaten da. Apotezioa edo espora zorroa berritan biribila eta gero katilu baten edo arrautza azal baten itxurakoa dute. 10 bat familia eta 700 bat perretxiko mota biltzen ditu bere baitan. Ezagunenak peziza generokoak dira, ziza-katilu ere deituak: Peziza badia, Peziza succosa, Peziza vesiculosa, besteak beste.