Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petri, Elio

Italiar zinemagilea (Erroma, 1929 - Erroma, 1982). Giuseppe de Santis zinemagilearen laguntzailea izan zen eta zinemarako historiak idatzi zituen harentzat eta beste zuzendari batzuentzat. 1961ean egin zuen bere lehen film luzea, L’assassino (Hiltzailea). Zinema politikoa landu zuen; bere filmetan Italiako gizartearen erretratu zorrotza egin zuen. Filmak: A ciascuno il suo (1967, Bakoitzari berea), Indagine su un cittadino al di sopra di ogni sospetto (1970, Susmo oroz gaindiko hiritar bati buruzko ikerketa), La classe operaria va in paradiso (1971, Langileria paradisura doa), La propietá no è più un furto (1973, Jabetza ez da jadanik lapurreta).