Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

petauro

iz. Zool. Martsupiodinen ordenako petauridoen familiako ugaztun txikia, 25 cm inguru luzea, itxuraz katagorriaren antzekoa (Petaurus norfolcensis). Isats luzea (30 cm) eta iletsua izaten du. Bizkarraldeko ileak zilar kolorekoak ditu eta sabelaldekoak zuriak. Aurreko hanketatik atzekoetara larru-bildu hedakor bat du; zuhaitz batzuetatik besteetara edo lurrera jauzi egiteko erabiltzen du; 10-30 m luzeko jauziak egin ditzake. Australiako ekialdean bizi da. Fruituak, ernamuinak eta intsektuak jaten ditu.