Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Per髇, Mar韆 Estela Mart韓ez de

Argentinako politikaria, Isabel Per髇 izenez ezaguna, Juan Domingo Per髇en hirugarren emaztea (La Rioja, Argentina, 1932). Dantzaria zen. Per髇 ezagutu ondoren haren idazkari egin zen, eta Madrila erbesteratu ziren elkarrekin. Madrilen ezkondu ziren (1961). 1973. urtean Per髇ek lehendakaritza berreskuratu zuenean errepublikako lehendakariorde izendatu zuen emaztea, eta urtebete geroago, senarra hil zenean, Argentinako lehendakari izan zen Isabel, errepublika krisi sakon batean zegoenean hain zuzen. Jorge Rafael Videla buruzagi zuen batzorde militarrak eraitsi zuen kargutik 1976an.