Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

perkosiforme

izond. Zool. Aktinopterigioen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Itxuraz perziformen antzekoak dira, haiek baino luzaranagoak, eta neurriz 10 cm inguru luze. Aho eta hortz txikiak dituzte; isatsa berriz handia. Ur hotzetan ibiltzen dira, Ipar Ameriketan. 8 bat perkosiforme ezagutzen dira.