Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

perka

iz. Ibaietako arraina, jateko ona (Perca fluviatilis).  v Perka arrunta (Perca fluviatilis). Bizkarraldea berdaxka, sabelaldea zilarkara eta alboak horixkak eta zerrenda beltzez hornituak dituena. 40 cm inguru luze izaten da. Arrain txikiak, intsektuak, oskoldunak eta inoiz beste perkak ere jaten ditu. Europako erdialdeko eta hegoaldeko ibaietan bizi da batez ere.  v Perka horia (Perca falavescens). Ipar Ameriketako ibaietan bizi dena. Kolorez horixka da. Bizkarreko bi hegalak ia erabat bereizita ditu. Zoologia jakitun batzuentzat mota berekoak dira perka arrunta eta horia.