Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

peritoneo

iz. Anat. Sabelaldearen barrunbea eta diafragmaren behealdea estaltzen dituen mintz koloregabea. Gorputzeko mintzik handiena da, eta erraiei eusten die. Gizonezkoarengan, erabat ixten du sabelaldearen barrunbea; emakumearengan, berriz, Fallopio-ren hodiak biltzen dituen muki ehunari lotzen zaio, jarraipen gisa. Hainbat tokitan tolesten da, sabelaldeko organo batzuk osorik (urdaila, hestea) biltzeko eta beste batzuen zati bat (maskuria, ondestea) estaltzeko. Bi geruza ditu: hormako peritoneoa (abdomenaren hormei eta diafragmaren behealdeari itsatsia) eta errai peritoneoa (sabelaldearen barrunbeko organoak osorik edo zati batean biltzen dituena). Bi geruza horiek berdinak dira, osagarriei dagokienez, eta elkarri lotuak daude.