Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

perikarditis

iz. Med. Perikardioaren hantura. Gutxitan gertatzen da, baina, gertatuz gero, bihotzaren uzkurgarritasuna galaraz dezake. Bi perikarditis mota nagusi daude: isurtzaileak (mota askotako isurkariak –odola, zornea, gazura, etab.– sorrarazten dituztenak) eta lehorrak edo fibrinazkoak (fibrina eratzen dutenak). Perikarditis isurtzailea berehala tratatu behar da –batzuetan, perikardioaren barrunbea zulatuz–, laster eragotz baitezake bihotzaren uzkurtzea. Era askotako eritasunek eragin dezakete perikarditisa (tuberkulosiak, minbiziak, etab.).