Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

peptido

izond. eta iz. Biokim. Lotura peptidikoaren bidez elkartutako aminoazidoz osatutako gai natural eta sintetikoez esaten da. Ezagutzen diren peptidoen artean bi talde bereizten dira: oligopeptidoak, gehienez hiru aminoazidoz eratuak (dipeptidoak, tripeptidoak), eta polipeptidoak. Aminoazidoak elkartzean katea zuzenak, gurutzatuak, ziklikoak, helikoidalak eta abar era daitezke. Katea zuzena dutenak proteinak dira. Polipeptidoen molekulen pisua 40 milioitakoa izatera irits daiteke. Aminoazidoek polipeptidoaren katean duten sekuentziak eragin zuzena du molekularen jokabide biologikoan, eta sekuentzia hori mugatzea da molekulen biologiak gaur egun duen arazorik zailenetakoa. 1982an oinetako eta ahoko gaitz baten aurkako antigorputzen eraketa bideratzen duen 20 aminoazidoz osatutako polipeptido baten aurkikundea iragarri zen. Hau da sintesi bidez lortu den lehen txertoa.