Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pekari

iz. Basurdearen antzeko ugaztuna, Ameriketakoa (Tayassu sp.).  v Pekari mutur-zuria (Tayassu pecaro edo albirostris). Buruaren azpiko aldea zuria duena. 1,10 m inguru luze eta 50-55 cm garai izaten da. Ile luzea eta sarria du, kolorez beltzarana. Mexikoko hegoaldetik Argentinara bitarteko lurraldeetan bizi da. Pekari txikia (Dicotyles edo Tayassu tajacu). Buruaren azpitik bizkar gainera ile zuriko zerrenda duena. Pekari mutur-zuria baino txikiagoa da, 90 cm inguru luzea eta 45 bat cm garaia. Hark baino ile motzagoa izaten du, eta kolorez ere argiagoa da. Arizonan eta Mexikon bizi da.