Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pazzi

Florentziako aitonen seme familia guelfoa, Medici familiaren etsaia.  v  Francesco Pazzi. (Florentzia, 1444 - Florentzia, 1478). 1478. urtean konplot bat prestatu zuen Medici familiaren aurka; Giuliano Medici hil zuten, baina Lorenzo Handiak ihes egitea lortu zuen. Hilketa horren ondoren herria Medici familiaren alde jarri zen, eta Francesco eta haren osaba Jacobo preso hartu eta hil egin zituzten. Pazzi familiako gainerako kideek erbesteratu behar izan zuten.