Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pathet Lao

Laoseko alderdi abertzalea. 1949an Sufanuvong printzeak sorturiko alderdi honek, Vietnameko Viet Min-ekin elkar harturik, Frantziaren aurkako erresistentziari ekin zion. 1956an haren adar politikoa (Neo Lao Hak Xat) gobernu koalizio zenbaitetako partaide izan zen. 1960tik aurrera berriro borroka armatuari ekin zion EstatuBatuek babesturiko erregimenaren aurka; 1964an lurraldearen erdia baino gehiago beren mende hartua zuen. 1968an Estatu Batuen gudarosteak Asiako hego-ekialdean eskuhartze zuzen handiagoa erabaki zuenean, Pathet Laoren ekintza militarrak eta Viet Min-enak batu zituzten. Horrenbestez, 1971n herrialdearen bi herenak beren mende zituzten. 1975eko Maiatzean Vientiane-ko gobernua erori zen eta Pathet Lao-ren buruzagiek gobernu berria eratu zuten.