Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pasek, Jan Chryzostom

Poloniar idazlea (Wegrzynowice, 1636 - Niedzieliska ?, 1701). Suedia, Hungaria eta Errusiaren kontrako gerretan ibili zen. Pamietniki (1836) oroitzapen liburua idatzi zuen; bere bizitzako gorabeherak eta bere garaiko gizartea deskribatzen ditu oroitzapen horietan. Oso estilo bizia eta berezkoa zuen.