Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parsons, Talcott

Estatu Batuetako soziologoa (Colorado Springs, 1902 - Munich, 1979). Amherst College ikastetxean eta London School of Economics ikastetxean egin zituen ikasketak; Heidelberg-eko unibertsitatean egin zuen doktoretza. Ekonomiako irakaslea izan zen Harvard-eko unibertsitatean (1931-1944 urteetan) eta Soziologia irakasle (1944-1949 urteetan). 1949. urtean American Sociological Society elkarteko lehendakari izendatu zuten. Funtzionalismo-estrukturalismoaren aitzindaria izan da soziologian; gizarteen ezaugarri orokorrak eta bereizgarriak aztertzeko sailkapen bat prestatzen saiatu zen. Soziologiaren alorrean eragin handia izan du Parsons-ek Estatu Batuetan. Obra nagusiak: The Social System (1951, Gizarte Sistema), Politics and Social Structure (1960, Politika eta gizarte egitura).