Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paradisuko hegazti

Zool. Paradiseidoen familiako hainbat hegaztiren izena. Isats eta guzti 65-100 cm luze izan daitezke.  v Paradisuko hegazti handia (Paradisæa apoda). Bizkarra, hegoak eta papar-sabelak kanela kolorekoak dituena, eta moko ingurua beltza, lepo azpia berdea eta burugaina zuria duena. Bularraren alde banatara luma luzetako motots horixka izaten du arrak. Paradisuko hegazti handia Ginea Berrian bizi da. Fruituak jaten ditu. Ernaltze garaian talde handitan biltzen dira arrak eta dantza saio luzeak egiten dituzte karraisi garratzak joz.  v Paradisuko hegazti gorria (Paradisæa rubra). Kolorez paradisuko hegazti handiaren oso antzekoa, baina hura baino txikiagoa dena. Urre koloreko luma zutikorrak ditu buruan. Gorputzeko lumak gorri marroixkak ditu.  v  Paradisuko hegazti urdina (Paradisæa rudolphi). Belearen antzekoa, baina hegoetako eta isatseko lumak urdinak dituena.