Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

parabellum

Bederatzi milimetroko kalibrea duen kartutxo mota baten izena. Kalibre hori 1904. urtean sortu zen Alemanian eta asko zabaldu zen hango gudarostearen arauzko munizioa izan baitzen; hala, gudaroste haren arauzko pistola zen Luger P 08-ari eman zaio kartutxoei dagokien izena. Egun pistola eta bestelako arma ugarik erabiltzen dute kartutxo mota hori.