Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Papineau, Louis Joseph

Kanadar politikaria (Montréal, 1786 - Montebello, 1871). Kanadar Legebiltzarreko lehendakari izan zen 1825-1838 urteetan, eta kanadar-frantsesen erreibindikazioak defenditu zituen. 1837ko matxinadaren eragileetariko bat izan zen eta Estatu Batuetan eta Frantzian erbesteratu behar izan zuen. 1847. urtean Kanadara itzuli zen.