Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Papas, Irene

Zinema antzezle greziarra (Chilomodion, 1926). Kantaria eta dantzaria zen; gaztetan ekin zion zinema interpretaritza lanari. Estatu Batuetan, Frantzian, Italian eta Ingalaterran egin du lan. Filmetan erakutsitako indarraren adibide onak dira: Tribute to a Bad Man (1956, Gizon gaizto bati tributoa), Cristo si e fermato a Eboli (1979, Kristo Ebolin gelditu zen ), Z (1969) eta Erendira (1983).