Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paolo Veneziano

Veneziar margolaria (Venezia, 1300 - Venezia, 1362). Bizantziar moldeko margo lanak egin zituen bereziki (urre koloreko oihal apaindurak, plano bakarra eta irudi estatikoak). 1358an bere seme Giovanni-rekin bukatu zuen Ama Birjinaren koroatzea bere obra nagusia.