Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Panufnik, Andrzej

Poloniar musikagilea eta orkestra zuzendaria (Varsovia, 1914 - Londres, 1991). Varsoviako kontserbatorioan konposizio eta orkestra zuzendaritza ikasi ondoren, Viena, Paris, Londres eta Berlinen osatu zituen ikasketak. 1945-46 urteetan Krakoviako orkestrako zuzendaria izan zen. Poloniatik alde egin zuen erregimen politikoarekin bat ez zetorrelako. 1957-58 urteetan Birmingham-go orkestra filarmonikoko zuzendaria izan zen. Bere belaunaldiko poloniar musikagile aurreratuena izan zen. Lan aipagarriak ditu: hamar sinfonia (1948-1990); pianorako, kontzertuak, koruak, liederrak.