Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pantoterio

iz. Zool. Ugaztunen klaseko izen bereko ordenako animalia ugaztuna. Jurasiko aroaren bukaeran eta Kretazeoaren hasieran bizi izan ziren. Ipar Ameriketan eta Europan aurkitu dira pantoterioen fosilak. Fosil horien arabera katagorriaren antzekoak bide ziren. Triangelu egiturako hiru puntako haginak zituzten. Uste denez intsektuak eta fruituak janez elikatzen ziren. Lehenbiziko ugaztuntzat hartzen dira.