Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Panofsky, Erwin

Alemaniar arte historialaria (Hannover, 1892 - Princeton, Estatu Batuak, 1968). Artearen historiako irakaslea izan zen Hanburgoko unibertsitatean naziak Alemanian nagusitu eta Estatu Batuetara jo zuen arte. Princeton-go unibertsitateko irakaslea izan zen 1935. urteaz geroztik. Errenazimentu garaiko pintura eta arkitektura gotikoa aztertu zituen bereziki bere lanetan. Ezaguna da  batez ere, ikonografia eta sinbologiari buruzko ikerketengatik.