Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

panda

iz. Hartzaren antzeko ugaztun haragijalea, Asiakoa; Txinakoa, panda handia da (Ailuropoda melanoleucua) eta Himalaiakoa panda txikia (Ailurus fulgens).  v Panda handia (Ailuropoda melanoleucus). Gorputzeko ilea zuria eta gorputz-adarretakoa, belarrietakoa, buztanekoa eta begien ingurukoa beltza duena. Panda hartza izenaz ere ezagutzen da, hartzarekin duen antzagatik. 1,35 m inguru luze izaten da. Gorputz sendo biribila, buru handia eta mutur motza ditu. Tibeteko ekialdean eta Txinako hegoaldean bizi da. Banbu-hostoak jaten ditu. Harrapatzea debekatua dago.  v Panda txikia (Ailurus fulgens). Ile trinkoa, leuna eta luzea duena. Kolorez gaztaina kolorekoa da, aurpegi-zuria eta hanka eta sabel-beltza ordea. Katu baten neurrikoa da, 50-60 cm luze eta 25-35 cm garai. Banbu-hostoak jaten ditu. Asiako hegoaldean mendi oihantsuetan bizi da.