Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pakanara

iz. Zool. Hego Ameriketako karraskari handia, metro bete luzea eta 12-14 kg har dezakeena (Dinomys branickii). Itxuraz eta kolorez pakaren oso antzekoa da; neurriz hura baino handiagoa da eta isatsa ere hark baino luzeagoa du. Oso atzapar luzeak ditu, eta gai da zuhaitzetara igotzeko. Desagertua zela pentsatu izan da baina Ande mendien inguruetan ikusi izan dituzte ikusi dituzte bakan batzuk.