Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pagola, Manex

Nafarroa Behereko idazlea eta olerkaria (Landibarre, 1941). Herria, Enbata, Txantxikitin, Gazte eta Gure Herria agerkarietan plazaratu ditu olerki gehienak eta Peio ta Pantxo bikote ospetsuak jarri izan die musika horietako askori. Baionako Euskal Erakustokiko zuzendariordea da gaur egun. Obrak: Biziaren altzotik (1988), Biziaren erroetan (1991). Euskalgintzan ez ezik politikagintzan ere aritu da azken urteotan, Eusko Alkartasunaren Ipar Euskal Herriko idazkari nagusi gisa.