Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pagan Min

Birmaniako erregea 1846-1853 urteetan (Mandalayn, Birmanian, 1880an hila). Ingelesei aurre egin zien; sarraski handiak egin zituen etsaien artean. 1853. urtean Mindon Minek, anaiak, hartu zuen haren lekua; hark bakea hitzartu zuen ingelesekin.