Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ozaraine-Erribareita

Zuberoako ipar-mendebaldeko udalerria, Donapaleuko kantonamenduan. Mugak: iparraldean eta ekialdean, Biarno; mendebalean, Arboti-Zohota (Nafarroa Beherea); hegoaldean, Domintxaine-Berroeta. 6,59 km2 eta 257 biztanle. Ozaraine (67 m), Erribareita (60 m), La Heyte eta L´Oustau herriguneek osatua da Ozaraine-Erribareitako udalerria (ozaraitarrak; erribereitarrak). Uhaitzandi ibaia igarotzen da udalerritik. Ozaraine  ibaiaren ezkerraldean dago eta Erribareita eskuinaldean. Hizkuntzak, euskara, biarnesa eta frantsesa. Euskara, zuberera; euskaldunak, % 12. Laborantza (artoa, bazka landareak) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Arteari dagokionez, aipagarriak dira XIV. mendeko prioretxea eta XVII. mendeko gaztelua.  v Historia. Erdi Aroan zehar Donejakue bideko igarobide garrantzitsua izan zen Ozaraine. Ozaraine eta Erribareita herriguneek 1842. urtean egin bat zuten udalerria osatzeko.