Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ozelote

iz. Zool. Felidoen familiako haragijale ugaztuna, bezatzen erraza, 1,35 m inguru luzea eta 50 cm inguru garaia (Felis (Leopardus)  pardalis). Itxuraz basakatuaren antzekoa da, neurriz aldiz handiagoa. Ile gris gorrixka izaten du bizkarrean, eta zuri horixka sabelaldean. Animalia gauzalea da, eta iluntzean irteten da tximinoak, saguak eta arratoiak harrapatzera. Oilategietan ere kalte handiak egin ditzake. Bezatzen erraza da. Mexikotik Argentinara bitarteko oihan eta sabanetan bizi da.