Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oxenstierna, Axel

(Södermöreko kondea). Suediar politikaria (Fanoe, 1583 - Stockholm, 1654). Gustavo Adolforen kantzilerra izan zen. Bakea izenpetu zuen Danimarkarekin eta Errusiarekin. Prusiako gobernaria izan zen eta Gustavo Adolfo hil zenean Suediako erregeorde: barne eta kanpo politika antolatu eta admistrazioko legeak eman zituen. Barne politikan estatuaren nagusitasunaren alde jokatu zen, aristokraziaren eskakizunen aurrean amore eman gabe, eta kanpo politika gogorra eraman zuen aurrera.