Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oudry, Jean Baptiste

Franses margolari eta grabatzailea (Paris, 1686 - Beauvais, 1755). Largillièreren ikaslea izan zen; harekin ikasi zuen erretratuaren teknika. Erretratuez gainera, paisaiak, natura hilak, ehizako irudiak eta animaliak ere margotu zituen. Luis XV.aren margolari izan zen, eta Beauvaiseko (1734) eta Gobelinseko (1736) eskulangintza lantegietako zuzendaria. Haren lanen artean aipagarriak dira Petri Handia tsarraren erretratua, zakurren eta ehizako irudiak.