Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

otidido

izond. Zool. Gruiformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. 37-132 cm luze izaten dira. Lepo luzea eta zango sendo luzeak izaten dituzte. Arrek eta emeek antz gutxi dute. Afrikako eta Asiako estepetan bizi ohi dira taldeka. Aleak, intsektuak eta arrak jan ohi dituzte. Basoilo handia da familia honetako hegaztirik ezagunena.