Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

otarrain

iz. Itsas oskoldun hamar-oina, handia, sukaldaritzan oso aintzat hartua, 50 cm inguru luzea (Palinurus vulgaris). Burua eta bularraldea elkarri lotuak eta biribil luzaranak izaten ditu. Sabelaldea eraztunez osatua, gain-biribila eta azpi-zapala du. Bi antena pare ditu; pare bat laburra eta aurrera zuzena, eta bestea oso luzea eta atzera okertua. Kolorez arre iluna da, egostean gorri bihurtzen dena. Atlantiko eta Mediterraneo itsasoetako azpi harkaitsuetan bizi da. Soinberak eta oskoldunak jaten ditu. Oso ahogozo oneko mamia du eta oso aintzat hartua da janari gisa.