Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oszilazio

iz. Oszilatzen duen gorputz baten higidura.  v  Fis. Magnitude jakin bat (korrontea, desplazamendua, etab.) denborarekin batera aldizka aldatzea. Magnitude horren bi egoera berdinen arteko tarteari aldi deritza. Anplitudea berriz oszilazio jakin batek duen desbiderapen handiena da, eta denbora banako bakoitzeko izaten den oszilazio kopurua, berriz, maiztasuna da; denboran eta espazioan zehar hedatzen diren oszilazioek uhin izena hartzen dute.  v  Eragindako oszilazioa. Oszilatzaile edo antzeko sistema mekaniko batek kanpoaldetik hartzen duen indar batek eraginda sortzen den oszilazio mota. Kanpoaldeko oszilazio horri kitzikadura deritza.  v  Oszilazio harmonikoa. Aldizkako oszilazioa; oszilazio sinusoidea ere deitzen da, denborarekin aldatzen diren magnitudearen balioak funtzio sinusoideaz aldatzen baitira. t denbora, eta y haren funtzioan den aldagaia direlarik, hau da oszilazio harmonikoaren adierazpen matematikoa:


non A anplitudea, w mugimenduaren pultsazioa, T aldia eta j hasierako fasea direlarik.  v  Oszilazio askea. Dardarazko mugimendua duen sistema batek oreka galdu eta oreka posizio horren inguruan mugitzean maiztasunez egiten duen oszilazioa.  v  Bihurdurak eragindako oszilazioa. Hari elastiko batetik zintzilik den gorputz batek, hari hori bihurrituz gero izaten duen oszilazio mugimendua; kasu horretan oszilazioaren aldia hau da:


bertan I hariak adierazten duen ardatzari buruz haritik zintzilik den gorputzaren inertzia momentua, eta R bihurdura konstante jakin bat direlarik.  v  Oszilazio zentroa. ik. zentro.  v  Funtzio baten oszilazioa. Mat. Funtzio jakin batek hartzen dituen balioen eremua.