Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ostade, Adriaen van

Holandako margolaria (Haarlem, 1610 - Haarlem, 1685). Holandako eskolako margolari garrantzizkoenetakoa izan zen. Holandar nekazarien bizitzatik hartutako irudiak egin zituen, batez ere, baina aipagarriak ditu erlijio koadroak eta landa ikuspegiak ere. Karikaturak ere egin zituen. Kolore leunak erabiltzen zituen. Haren lan nagusiak: Eskola maisua, Biolinista zaharra, Erretzaileak.